Frutak eta barazkiak Euskal Baserri Euskal Baserri

Frutak eta barazkiak

Euskal Baserri frutak eta barazkiak Euskadiko baserrietatik hurbil dauden baratze edo ustiapen txikietan ekoizten dira.
Ekoizleak merkatuarekiko duen hurbiltasunari esker, Euskal Baserri produktuak beren heldutasun-une egokienean biltzen dira, horiek duten bete-beteko zaporea gordez, eta freskotasun osoz iristen dira beti saltokira.
Bi faktore horiek, hurbiltasunak eta dedikazioak, zapore eta kalitate handia ematen diete Euskal Baserri fruta eta barazkiei. Ezaugarri horiek oso estimatuak izan dituzte betidanik kontsumitzaileek, eta gainera, horiek behar bezala identifikatzen dira Euskal Baserri logotipoarekin.
Letxugak, kiwiak, udareak, sagarrak, porruak, intxaurrak, urrak, zerbak... Euskal Baserri elikagaien adibide zoragarriak dira, zaporez eta tradizioz beteak eta jatorrizko berme osoa dutenak.