Patata Euskal Baserri Euskal Baserri

Patata

Euskal Baserri patata tradizioz beteriko Arabako lurretatik dator, eta beraz, gure ekoizle adituek erein, hazi eta jasotzen dute, salgaiarekiko erantzukizun osoa bere gain hartuz.
Arabak klima aproposa eta lur emankorrak ditu tuberkulua landatu ahal izateko eta horrek aparteko uzta ematen du, betiere ingurumena errespetuz. Izan ere, eskualde hau historikoki ezaguna da hazitarako patataren sektorean izan duen garapenagatik.
Euskal Baserrik gaur egungo sukaldaritza-erabileretara egokitzen diren barietate desberdinak jartzen ditu zure eskura. Horiek guztiak gure lurretara egokitutako ereiteen emaitza dira, eta horregatik, uztak ahalik eta gehien aprobetxatzea ahalbidetzen duen fruitu osasuntsua jasotzen dugu.
Zure mahai gainera baldintza ezin hobeetan iristeko, patata bakoitza arreta handiz aukeratu dela adierazten du gure patataren Euskal Baserri zigiluak. Gogoratu gure soroak merkatutik oso gertu daudela eta nekazariaren eta kontsumitzailearen arteko hurbiltasun horrek sukaldean freskura bermatzeaz gain platerean ere zaporea bermatzen duela.
Oso erraza da merkatuan gure patata bereiztea, era askotako formatu erosoetan saltzen baita, beti Euskal Baserri zigiluarekin.
Dastatu orduko nabarituko duzu aldea. Euskal Baserri patata, jatorriaren eta kalitatearen ziurtagiria duena.