Kontserbak Euskal Baserri Euskal Baserri

Kontserbak

Euskal Baserri kontserbak Kalitateak baimendutako Euskadiko enpresek egiten dituzte Euskal Baserri lehengaiak erabilita.
Modu tradizionalean eginak eta barazkien zapore eta testura osoa gordetzen duten errezetak oinarritzat hartuta lantzen dira, edozein unetan elikagai osasuntsuez gozatu ahal izateko.
Gaur egun honako elikagai hauek aurkitu ditzakegu kontserban: tomate birrindua, zerbak, azalorea eta zerben orrimamiak...; horiek elikagaien benetakotasuna bermatzen duen Euskal Baserri identifikatzailea izaten dute beti.
Baratzeko produktu onenak dastatzeko modu sinple eta azkarra.