Euskal Baserri Araudia Euskal Baserri Euskal Baserri

Euskal Baserri Araudia

I. ATALA- OROKORTASUNAK.
1. Artikulua- “Euskal Baserri” garantia markaren babesa jaso dezakete, Arautegi honetan
ezarritakoa betetzetzen duten Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako baratzeko
produktuek. Beraz, eta abenduaren 7ko 17/2001 legeak marken inguruan dioenaren arabera,
ezingo da erabili “Euskal Baserri” marka beste produktu batzuetan, arautegi honetan
ezarritakoa bete ezean. Ezingo da ere erabili ez izen, ezta espresio, marka edo bereizgarri,
babestutakoekin antzekotasuna izan dezaketenak (fonetikoki edo grafikoki) eta nahasmena
sor dezaketenak.
2. Artikulua- Fundacion Kalitatea Fundazioari dagokio “Euskal Baserri” markaren defentsa
eta promozioa egitea, arautegi honen aplikazioa segurtatzea edota aldaketak egitea, berau
betetzen dela ziurtatzea, eta produktuaren kalitatearen sustapen eta kontrola egitea,
Fundazioa baita marka beraren titularra.

II. ATALA- PRODUKTUAREN DEFINIZIOA. EKOIZPEN GUNEA.
3. Artikulua- Euskal Baserri markaren babespean ekoizten diren baserriko produktuak Euskal
Autonomia Erkidegoan ekoitzi behar dira, eta indarrean dagoen kalitate arauak fruitu eta barazki
freskoen inguruan zehazten duenaren arabera, Estra eta Lehenengo kategoriakoak izan behar
dute.

III. ATALA- EKOIZPENA ETA BILTEGIRATZEA.
4. Artikulua- Ekoizpenean, lantze teknika egokiak erabili behar dira produktuaren garapen
eta fruitu emate egokia lortzeko. Ez da onartuko produktuaren kalitatea kalte dezakeen
produkturik edo lantze sistemarik.
5. Artikulua- Tratamenduak, produktua lortzeko beharrezkoa denetan soilik egingo dira.
Fundacion Kalitatea Fundazioak baimendutako tratamenduen zerrenda osa dezake behar
izatekotan (tratamendu kimikoak eta biologikoak).
6. Artikulua- Produktua, garapen une egokian dagoenean batu behar da. Kontu handiz egin
behar da lan hau produktua ez hondatzeko eta bere kalitate ezaugarriak ahalik eta gehien
gordetzeko. Produktua kutxetan edo edukiontzi gogorretan eramango da biltegira, airea sartzen
dela ziurtatuz eta euren artean zapaltzea ere ekidinez.
7. Artikulua- Batze edo aukeratze prozesuan, produktu motaren arabera, garbiketari ekingo zaio,
berauek biltegiratu edo merkaturatzen direnean itxura egokia izan dezaten.
8. Artikulua- Epe laburrean merkaturatuko ez diren fruitu edo barazkiek ondo babestu behar dira
eta toki eta tenperatura egokian mantendu.
9. Artikulua- Biltegi eta hozkailuetan tarte bat gorde behar da kutxa eta hormaren artean,
aireztatzea egokia izan behar da, eta fruituek elkar zapal ez dezaten kontu handiz jarri behar
dira.
10. Artikulua- Biltegiak eta hozkailuak garbi mantendu behar dira, gutxienez urtean behin
desinfektatuz. Kanpainetarako soilik erabiltzen diren kontserbazio biltegiak kanpaina hasi
aurretik desinfektatu egin behar dira.

11. Artikulua- Produktuaren trazagarritasuna ziurtatzeko, ekoizle eta ekoizle entitate
bakoitzak erregistro eguneratua izan behar du kide diren ekoizleen zerrendarekin
(entitateak), euren lur sail, barietate, lantze sistema, ekoizpen aurreikuspen eta interesgarria
izan daitekeen beste edozein daturekin batera.
Entitate edo ekoizle bakoitzak Fundacion Kalitatea Fundazioak ezartzen dituen erregistroak eta
informazioa eguneratuta izan behar dute, berau eskatzen zaienean emanez.

IV. ATALA,- SAILKAPENA, ONTZIRATZEA ETA IDENTIFIKAZIOA.
12. Artikulua- “Euskal Baserri” markarekin merkaturatuko diren produktuak, Euskal Autonomia
Erkidegoan kokatuta dauden zentroetan sailkatu, ontziratu eta identifikatu behar dira.
13. Artikulua- Maneiu eta ontziratze zentroetako kideak gehien bat ekoizleak edo izena
emandako ekoizleen entitateak izan behar dira. Ontziratze zentro batean beste ustiategi bateko
produktua sartzen denean, produktuaren trazagarritasuna ziurtatzeko, sarrera eta irteera
liburuan jasoko da operazio hau.
14. Artikulua- Maneiu eta ontziratze zentroek produktuaren kalitateari kalterik egingo ez
dioten hustuketa sistemak izan behar dituzte.
15. Artikulua- Maneiu eta ontziratze zentroek “Euskal Baserri” markarekin identifikatuko diren
produktuak gainonetzekoengandik banatzeko lan lerroak bermatu behar dituzte.
16. Artikulua- Maneiu eta ontziratze zentroek behar bezalako aireztatzea, eta tenperatura eta
hezetasun egokiak izan behar dituzte produktuaren kalitatea kaltetu ez dadin.
17. Artikulua- Ontzi bakoitzaren edukia homogeneoa izan behar da barietatea, kalibre, kolorea
eta heldutasun mailari dagokienez.
18. Artikulua- Ontziak, indarrean dagoen legeak ezarritakoa betetzeaz gain, produktua ondo
mantentzea bermatu behar du. Ontzi barruetan erabiltzen diren materialak eta paperak berriak
izan behar dira, itzultzekoak diren ontzien kasuan izan ezean. Gainera, garbi egon behar dira,
usain gabekoak eta produktua hondatuarazi egingo ez dutenak. Gainontzeko bilgarri eta ontziak
ere garbi eta itxura onean egon behar dira produktua ondo identifikatzen utziz eta markak berak
eskatzen dituen kalitate helburuak betez.
19. Artikulua- Produktua merkaturatu aurretik, Fundacion Kalitatea Fundazioaren esku geratzen
da erabiliko diren etiketak, diseinuak eta ontziak onartzea, eta behar izatekotan, erabiliko den
ontzi mota zehaztea, bere osotasunean edo zati baten zehazpena behintzat, eta izango dituen
koloreak, erakusketariak edo kutxak zehaztea –banaketa eta saltzeko erabiltzen diren ontzi
unitarioak- ere berari dagokio.
20. Artikulua- Etiketan, indarrean dagoen legeak ezartzen dituen beharrezko datuez gain
“Euskal Baserri” marka ere derrigorrez agertu behar da zehazten den eran.
21. Artikulua- Fundacion Kalitatea Fundazioak “Euskal Baserri” bereizgarria daramaten
etiketa eta ontziak kontrolatuko ditu euren erabilera zuzena dela ziurtatzeko, imitazioak
ekiditeko eta beren idazkerak edo aurkezteko erak berme marka honen aurka edo beronen
helburuen kontra ere ez doala ziurtatzeko.

22. Artikulua- Produktuaren trazagarritasuna bermatzeko ontziratze zentroek erregistro liburu
bat izango dute bertan Fundacion Kalitatea Fundazioak sarrera eta irteeren inguruan
eskatzen duen informazioa jasoz.

V. ATALA- KALITATE KONTROLA.
23. Artikulua,- 1.- Fundación Kalitatea Fundazioak beharrezkoa den kontrol sistema ezarriko
du produktuaren prozesu osoan zehar: ekoizpenean, kontserbazio eta biltegiratzean, garraio,
ontziratze, maneiu eta merkaturatzean. Kontrol sistema honen helburua da, “Euskal Baserri”
bereizgarriarekin identifikatzen den produktuak Arautegi honetan ezartzen diren baldintzak
zein aplikagarri izan daitekeen gainontzeko arautegia ere betetzen duela ziurtatzea.
2.- Produktuaren trazagarritasunaren kontrola eta kalitatearen kontrola egitea
lehenbizi, izena emandako ekoizleei eta ontziratzaileei dagokie. Berauek, euren lan
prozesuetan, Arautegi honetan zehaztutako arauak bete ahal izateko, egokiak eta
beharrezkoak diren kontrol eta lan sistema ezarri beharko dute Fundazioaren onarpenarekin.
24. Artikulua- “Euskal Baserri” bereizgarriaren erregistroetan izena emandako guztiek, onartu
egingo dituzte baimendutako ikuskatzaileek egingo dizkieten ikuskapenak, ikuskatzaileei
lagundu egingo diete lan horretan, eskatzen dieten dokumentazioa erakutsiz, ekoizpen,
maneiu eta merkaturatzearen inguruko dokumentazioa erakutsiz.

VI. ATALA,- ERREGISTROAK
25. Artikulua- Fundacion Kalitatea Fundazioak honako erregistroak izango ditu:
a) “Euskal Baserri” bereizgarria lortzeko izena emanda duten ekoizleen erregistroak edo
ekoizleen Entitateen erregistroak, bertan izena emandako ekoizleekin.
b) “Euskal Baserri” bereizgarria duten produktuaren aukeraketa eta ontziratzea egiteko
baimendutako ontziratzaileen erregistroak.

VII. ATALA,- NEURRI ZUZENTZAILEAK
Artículo 26- Kalitatea Fundazioak zigortu egin dezake Arautegi hau betetzen ez duena,
jakinarazpen bat bidal diezaioke, edo marka hau erabiltzeko baimena behin behinekoz edo
behin betiko ken diezaioke.

ERANSKINA
Ekoizleek eta ontziratzaileek aurkeztu behar dituzten datuak:
a) Ekoizleek aurkeztu behar dutena::
- Izena edo enpresa-izena eta helbidea.
- Lur sailen identifikazio datuak eta produktu bakoitza ekoizteko aurreikusten den azalera.
Datu hauei gaineratu behar zaizkie, landaketaren dentsitateari dagokionez esanguratsuak
diren datuak, lur sailaren egoeraren datuak, ekoizpenerako baliabideak (berogailua,
landaketa sistema, negutegiaren estaldura, ureztatzearen automatismoa, egitura mota,
etab…) eta ekoizleen esperientzia.
- Erregistratutako ustiategi bakoitzeko ekoizpen aurreikuspena.
b) Ontziratzaileek aurkeztu behar dutena:
- Izena edota enpresa-izena, helbidea eta ENA edo IFK zenbakia.
- Indarrean dagoen legeak ezartzen dituen erregistroetako izen ematea.
- Dagokion Lizentzia Fiskaleko Alta,
- Ontziratze lanak egiten diren instalazioaren identifikazio datuak, Fundacion Kalitatea
Fundazioko teknikoek onartzeari begira.
- Produktuarekin hornitzen dien ekoizleen edo ekoizle entitateen zerrenda.